Normalean, tamaina hauek izaten dira ohikoenak, besteak beste: A4, A5 eta 21x21. Hala ere, ia edozein formatu da baliagarria katalogo bat egiteko.
Jakina, neurrirako katalogoak ere egin daitezke.
Produktuak
Katalogoak
Katalogoak argitalpen publikoak edo pribatuak dira, era guztietako jarduerei buruzkoak; besteak beste, marketinari, publizitateari eta logistikari buruzkoa.
Katalogo baten edukia deskribatzeko, hainbat definizio daude.
Oro har, enpresek eta erakundeek erabiltzen duten argitalpen-mota da, eta euren bezeroei eskaintzen dizkieten produktuak edo zerbitzuak sustatzeko erabiltzen dute.
Azken batean, katalogo bat objektu, produktu edo zerbitzuen zerrenda ordenatua edo sailkatua baino ez da, haiek erakutsi eta saltzeko xedea duena.
Eskuarki, katalogoak bi aldeetatik inprimatzen dira, modu hauetako batean:
- koloretan (kuatrikomia)
- beltzez
- bi koloretan
- Pantone koloretan
- aurreko guztiak konbinatuta
Zenbaitetan, Pantone koloreak edo tinta bereziak erabiltzen dira, kolore-sorta zabaltzeko, kolore deigarrien bidez arreta emateko, edo, besterik gabe, enpresa edo erakundearen kolore korporatiboak izateko.
Merkatuan dauden paperetako edozein erabil dezakegu gure katalogoak inprimatzeko. Hala ere, paper-motarik erabiliena iztukatua da, bai distiratsua, bai matea.
Offset paperak eta paper birziklatuak ere asko erabiltzen dira.
Horiez gain, badira euren originaltasunagatik kontuan hartu beharreko beste paper berezi batzuk, ohikoa ez den euskarri batean inprimatzeko aukera ematen baitute.
Erabili beharreko gramajeari dagokionez, ez dago inolako mugarik; egin nahi dugun katalogo-motaren arabera (liburua, aldizkaria, koadernoa, liburuxka zabalgarria…) aukeratu behar dugu.
Lehenik eta behin, zer-nolako katalogoa sortu nahi dugun erabaki behar dugu. Izan ere, askotarikoak izan daitezke, edukiak, datuen kokapena eta eman nahi diegun itxura kontuan hartuta.
Gure katalogoa egiteko, hainbat aukera ditugu:
- Liburua
- Aldizkaria
- Koadernoa
- Produktu-lagindegia
- Liburuxka zabalgarria
- ...
Printzipioz, ez dago mugarik; edozein azaleztapen-mota aukeratu dezakegu gure katalogorako. Azaleztapena aukeratzeko, ondo aztertu behar dugu zer-nolako katalogoa egin nahi dugun.
Liburu bat egin nahi badugu, honelakoa izan daiteke:
- Paper-azal fresatua
- PUR kolaz itsatsitako paper-azala
- Paper-azal josia
- Azal gogorra
Katalogoa aldizkari bat izango balitz, hau litzateke azaleztapena:
- Bizkarra grapaz josita
Katalogoa koaderno bat izango balitz, azaleztapena hau izango litzateke:
- Kiribila
- Wire-o
Katalogoa liburuxka zabalgarri bat balitz, ez genuke azaleztatu beharko.
Orobat, akabera-teknikak eta efektuak ere erabil ditzakegu; esate baterako:
- Estanpazioa
- UVI berniza
- Drip off berniza
- Plastifikatua / laminatua
- Lehorreko hatza (erliebea)
- Trokelaketa
Besteak beste, akabera eta efektu horiek erabiliz, aparteko balio erantsia eman diezaiokegu gure katalogoari.
Komeni da katalogoan zenbat produktu edo zerbitzu erakutsi nahi ditugun ebaluatzea, eta horiek garbi, ordenatuta eta txukun azaltzeko formatu egokia zein izan daitekeen aztertzea.
Hau da, ez da batere gomendagarria eremu berean informazio gehiegi jartzea. Ildo horretan, beharrezkoa bada hasieran pentsatutakoa baino formatu handiagoa erabiltzea, formatu hori aukeratu egin beharko dugu.
Horri esker, katalogoa erabiliko duten pertsonei errazago irakurtzeko eta informazioa lortzeko aukera emango diegu.
Akabera-teknikak eta efektu originalak diseinu on batekin konbinatuz, katalogo askoz erakargarriagoak egin ditzakegu, eta marka-irudia hobeto transmititzea lortuko dugu.