Kartelak edozein tamainatan inprima daitezke, baita bururatzen zaigun edozein tamaina pertsonalizatutan ere, baina tamainarik ohikoenak honako hauek dira: A1, A2, A3, 70x100, 50x70, etab.
Produktuak
Kartelak
Kartel edo poster bat publizitate-euskarri bat da, ikusizko mezuren bat (testua, irudiak, marrazkiak, etab.) inprimatuta duen paper-orri bat edo beste material bat. Gertaera bati edo produktu edo zerbitzu jakin bati buruzko informazioa zabaltzeko iragarki gisa balio du.
Oro har, kartelak euskarri finkoren batean jartzen dira, hala nola horma, erakustoki eta erakusleiho batean.
Horrelakoetan, kartelak alde batetik soilik inprimatzen dira, modu hauetako batean:
- koloretan (kuatrikomia)
- beltzez
- Pantone koloretan
- aurreko guztiak konbinatuta
Batzuetan, kartelak bi aldeetatik inprimatu behar izaten dira, jendeak edozein lekutatik ikus ditzan; adibidez, dendetan zintzilik ipintzen diren kartelak.
Kartelak inprimatzeko gehien erabiltzen diren euskarriak paper iztukatuak dira. Dena den, offset paperetan edo paper birziklatuetan ere inprimatzen dira. Eta, zenbaitetan, paper-mota jakinen batean ere bai.
Euskarrirako gramajeak tamainaren arabera aldatzen dira. Hala ere, gramaje txikiak erabiltzen dira normalean: 90 eta 150 gramo bitartekoak.
Komeni da karteletan erabili beharreko paperaren gramaje zuzena behar bezala aztertzea, ez baita egokia kartelean gehiegizko gramajea erabiltzea. Gehiegizko gramajea aukeratuz gero, baliteke kartela euskarrian jartzean erortzea, pisu handiaren ondorioz.
Bestalde, ez da komeni gramaje txikiegia aukeratzea, kasu horretan kartelak nahi baino gutxiago iraun baitezake.