Ez dago eranskailuak inprimatzeko formatu estandarrik, bezeroaren beharren arabera egiten baitira.
Horrenbestez, askotariko eranskailuak aurki ditzakegu; besteak beste, formatu handiko publizitate-eranskailuak eta produktuak etiketatzeko etiketa itsasgarri txikiak, tamaina eta forma guztietakoak, erabileraren arabera.
Batzuetan, eranskailuak trokelatu egin behar izaten dira, zenbait forma emateko (zirkularrak, obalatuak…).