Taloitegiek, beren kontzeptu eramangarria dela-eta, erabiltzeko modu praktikoan egon behar dute inprimatuta. Ohikoena formatu txikietan (nolabait esateko) egotea da: A4, A5, A6, 100x65 mm, 120x175 mm, 110x150 mm, 210x220 mm,… Dena den, berez, edozein tamainatan egin daitezke, neurrira, inolako arazorik gabe.
Produktuak
Taloitegiak
Taloitegi normala: hainbat dokumentu inprimatu edo elementu (komandak, eskaerak, albaranak, fakturak, ordainagiriak, zozketak, tiketak, sarrerak, txekeak…), orri-kopuru jakin bat duen tako batean bildurik, gerora entregatzeko, saltzeko edo banatzeko.
Elementu horietako asko autokopiako taloitegi (formulario) gisa ere bil daitezke; horien elementuak autokopiako paperean inprimatzen dira (jatorrizkoa gehi kopia bat edo gehiago).
Autokopiako papera, kopiatzailea edo kimikoa, alde batean edo bietan agente kimiko baten mikrokapsulak daramatzan paper-mota bat da. Agente kimiko hori alboko aurpegiko agente kimikoarekin presio bidezko erreakzioan sartzen denean, kolore beltzeko marrak inprimatzen ditu, eta intentsitatea aldatu egiten da inprimaketa-indarraren arabera.
Taloitegiko elementu inprimatuak aurpegi batean edo bitan inprima daitezke, honako modu hauetakoren batean:
- koloretan (kuatrikomia)
- beltzez
- bi koloretan
- Pantone koloreetan
- horien guztien konbinazio batean
Produktu horrek orri bakoitzean datu aldakor bat inprimatzeko aukera ematen digu; normalean, zenbaki bat izaten da, nahiz eta barra-kodeak eta bestelako elementuak ere inprimatzeko aukera ematen duen.
Hainbat euskarri egoki daude taloitegi normalak inprimatzeko, baina erabilienak offset paperak, iztukuak, birziklatuak, berdexkak,... dira.
Taloitegiek edo takoek funtsean bi akabera desberdin dituzte:
- Kolatuak: takoa osatzen duten elementuak alboetako batetik elkartzen dira itsasgarri berezi batekin, orriak itsatsita egoteko eta, aldi berean, takoaren elementuak banan-banan erraz bereizi ahal izateko.
- Graparekin: elementuak elkarri lotuta egoten dira takoan, alboetako batean jarritako grapa bati edo batzuei esker.
Halakoetan, nahiko ohikoa da taloitegiak edo takoak 2 zati izatea: bata, nagusia, entregatu beharreko elementuei dagokie; bestea, matrize izenekoa, entrega-ziurtagiri gisa gordetzen da.
Bien artean, zulo-lerro bat egoten da, elementu nagusia matrizetik kendu ahal izateko.
Taloitegi normala: oro har, estalki moduan tapa soil bat jarriz azaleztatuko dugu, eta oinarri gisa kartoia erabiliko dugu, babesteko.
Autokopiako taloitegia: tapa eta kartoi soilarekin egin daiteke, edo tapa eta kartoi inguratzailearekin, kalko-orrien azpian jartzeko eta datuak eroso betetzeko baliagarria baita; horrela, interesatzen zaizkigun orriak bakarrik markatu eta taloitegiko gainerakoak babestu egingo ditugu.
Autokopiako taloitegietan papera guztiz desberdina da.
Produktu kimikoz estalitako paperari deitzen diogu autokopiatzailea: jatorrizko orrian idazten dugun guztiaren kopia orrietan autokalkatzea ahalbidetzen du.
Alegia, paper originala (normalean zuria) eta bere kopiak ditu (koloretakoak izan daitezke: horia, urdina, arrosa eta berdea).
Autokopiako paperak autokopiako 3 orri-mota ditu:
- CB (Coated Back) edo lehenengo orria: jatorrizko orriak. Bertan idatziko ditugu datuak.
- CFB (Coated Front & Back) edo bigarren orria: tarteko kopia-orriak; partikula errebelatzailedun mikrokapsulen emultsioa dute. Mikrokapsula horiek jatorrizko orrietatik datuak jasotzen dituzte eta, aldi berean, datuak azken kopietara pasatzen dituzte.
Jokoek mota horretako tarteko orri bat edo gehiago izan ditzakete. - CF (Coated Front) edo hirugarren orria: azken kopien orria. Jatorrizko orriko edo tarteko orrietako datuak bakarrik jasotzen dituzte. Ez dute datuak pasatzeko gaitasunik.
Autokopiako paperarentzako gramajeak askotarikoak dira, nahiz eta normalena 60 gramoko autokopiako papera erabiltzea den. Batzuetan, 80 gramokoak eta 170 gramokoak ere erabiltzen dira.
Taloitegi bat praktikoa izateko, komeni da ondo kalkulatzea zenbat orri multzokatuko ditugun takoan.
Taloitegi normaletan, ohikoena 25, 50 edo 100 orriko taloitegiak egitea da, tako batean multzokatuta, erabiltzen ari garen gramajearen arabera.
Autokopiako taloitegietan, ohikoena 25, 50 edo 100 jokoko taloitegiak egitea da, tako batean multzokatuta.
Takoak matrizea behar badu, hoberena grapadun tako baten alde egitea da. Bestela, kolatutako takoak sistema erosoa, garbia eta erabilerraza dira.
Autokopiako taloitegiei dagokienez, komeni da aztertzea zenbat kopia behar izan ditzakegun eta originalerako kolore zuria aukeratzea. Ondoren, kopia bakoitzerako kolore desberdinak erabiliko ditugu.
Autokopiako elementuen kasuan, beharrezkoa bada, kopia-jokoak bereizita fabrikatzeko ere eska dezakegu, eta ez taloitegietan (joko solteak).