Planoak eta Mapak

Mapa edo plano zabalgarriak tamaina handiko orriak dira. Zenbait aldiz tolestuta daude, horizontalean zein bertikalean, zabalduz gero eduki osoa agerian geratzeko.

Turismoan erabili ohi diren elementuak dira, normalean erakunde publikoek sustatuak edo argitaratuak, baina baita enpresa pribatuek ere. Alegia, merkataritza- eta publizitate-erabilera ugari dituen elementua da.

Normalean, azoka, atrakzio-parke, turismo-bulego, kanpin, museo eta abarretan erabiltzen dira.

Funtsean, pertsonak delako planoko edo mapako eremuetatik orientatzeko balio dute; hau da, kontsultatzen dituzten pertsonek toki edo instalazio jakin batzuetara nola iritsi jakin dezaten.

Batzuetan, planoetan, edozein zerbitzu edo produkturen publizitatea ipintzen da.

Formatua

Tamaina ugari daude, baina hauek dira planoen edo mapen neurririk ohikoenak, betiere, tolestu aurretik:

  • Din A1: 841x594 mm
  • Din A2: 594x420 mm
  • Din A3: 420x297 mm
  • Din B1: 1000x700 mm
  • Din B2: 700x500 mm

DIN A formatuen amaierako tolestaketa: tolestu ondoren, ohikoena da DIN A6 formatuan ixtea; hau da, 105x148 mm-ko edo 100x210 mmko formatuan. Izan ere, poltsikoan gordetzeko formatu erosoak dira.

DIN B formatuen amaierako tolestaketa: horrelako formatuetan, 175x125 mm edo 175x100 mm dira ohikoenak.

Hala ere, jakina, hemen azaldutakoez bestelako formatuak daude, bai eta tolestaketa-mota asko ere.

Inprimaketa

La impresión de planos y mapas se realiza generalmente por ambas caras y a todo color, es decir, en cuatricromía.

Aunque, evidentemente, no existe limitación alguna a este respecto y podemos imprimir planos a un color, por ejemplo, si así se desea.

Euskarria

Paper iztukatuak dira planoak eta mapak inprimatzeko euskarririk erabiliena.
Dena den, offset paperaz eta paper birziklatuez ere egiten dira produktu horiek. Paper horiek zenbait abantaila dituzte, baina honako hau da nagusietako bat: eskuz idatz daiteke haien gainean.

Planoak eta mapak inprimatzeko gehien erabiltzen diren gramajeak 80 eta 135 gramo bitartekoak dira.
Gramaje handiagoak ez dira praktikoak, produktuak lodiera handia hartzen duelako eta eramateko deserosoa delako.

Aholkuak
  • Ahal den neurrian, paper iztukatu distiratsuen ordez, paper iztukatu mateak aukeratzea, tolesteko orduan arazo gutxiago sortzen dituztelako.
  • Planoen edo mapan oharrik idatzi behar bada, offset paperak edo paper birziklatuak aukeratzea, haien gainean arazorik gabe idazteko aukera ematen baitute.
  • Inposizioa behar bezala berrikustea, produktua behin betiko inprimatu baino lehen, muntaketan akatsak saihesteko.
  • Tolesketa-proba bat egitea —ahal dela maketa edo proba fisiko batekin—, mapa edo planoa aurreikusitako moduan tolesten dela eta orrialde guztiak nahi den posizioan eta ordenan daudela egiaztatzeko.