Koadernoak

Paper-orrien multzoak dira koadernoak. Orri horiek inprimatuta egon daitezke, edo zuriak izan. Koadernoak oharrak hartzeko, marrazteko, idazteko, zereginak egiteko edo apunteak egiteko erabiltzen dira.
Zenbait aldaera daude. Hona hemen adibide batzuk: koadernoa, libreta, ohar-liburuxka, apunte-liburua eta marrazketa-koadernoa. 

Formatua

Koadernoen formatua aldatu egiten da xedearen arabera. Formatu hauek dira ohikoenak: A4, A5, A6, A7, Folioa, 155x215, 105x155 eta 75x105.
Hala ere, neurrira egindako beste formatu batzuekin egin daitezke.

Esate baterako, marrazketa-koadernoen formatua handiagoa izaten da. Besteak beste, neurri hauek daude: A3, A3+ eta A2.

Inprimaketa

Koloretan (kuatrikomia), beltzez edo mistoa.

Koaderno bakoitzeko orri guztiak berdinak izaten dira. Hain zuzen, orri-mota hauek daude:

  • Orri laukidunak
  • Orri milimetratuak
  • Orri lerrodunak
  • Orri zuriak
Euskarria
Koadernoen barrualderako, ohikoena offset papera erabiltzea da, paper-mota horretan idaztea eta marraztea oso erraza baita.

Barruko paperaren gramajea koaderno-motaren araberakoa izango da. Ohar-koadernoetan, 80 eta 120 gramo bitarteko offset papera erabil daiteke.
Marrazketa-koadernoetan, gramajeak handiagoak izaten dira; izan ere, 300 edo 350 gramokoak izan daitezke, akuarelaz edo tintaz margotzean paperean zimurrik edo kalterik gerta ez dadin.

Koadernoen azalak merkatuan dagoen edozein materialetan inprima daitezke, eta edozein gramajerekin. Askotariko aukerak daude, baina honako hauek dira ohikoenak: iztukatuak, offset papera, paper birziklatuak, kartoi meheak eta beste paper berezi batzuk. Gainera, ohikoa da azalak euskarri zurrunetan —esaterako, PVCzko edo polipropilenozko euskarrietan— inprimatzea, babesteko.

Azaleztapena

Koadernoetan, hainbat azaleztapen-mota erabil daitezke.
Ohikoa da bizkarra grapaz josita dutenak aurkitzea. Orobat, kiribilaren edo wire-o sistemaren bidezko azaleztapena ere erabiltzen da. Bestalde, badaude orriak kolaz itsatsita dizuten koadernoak.

Beste koaderno landuago batzuetan, azaleztapen hauek ere aurki ditzakegu: paper-azala, paper-azal fresatua, paper-azal josia edo azal gogorra.

Azal-mota

Koadernoetan gehien erabiltzen diren azal-motak honako hauek dira: azal sinplea eta azal gogorra.

Azal gogorrak: Azaleztapen-mota honetan, barruko orriak 2 edo 2,5 mm-ko lodierako kartoizko azal zurrunez daude estalita.

Wire-o sistemaz edo kiribilez azaleztatutako koadernoetan ere, oso ohikoa izaten da aurreko eta atzeko azalak material zurrunez, PVCz edo polipropilenoz estaltzea, iraunkorragoak izan daitezen. Orobat, ohikoa da azal horietan ere inprimatzea.

Akaberak eta efektuak

Hauek dira koadernoen azaletan eta, behar izanez gero, barruko zenbait orritan erabil daitezkeen baliabide eta akabera batzuk:

  • Plastifikatua / laminatua
  • UVI berniza
  • Drip off berniza
  • Estanpazioa
  • Lehorreko hatza (erliebea)
  • ...

Plastifikatuek eta laminatuek produktua babesten dute, denborarekin honda ez daitezen.

Aholkuak

Koadernoak edo blokak oso publizitate-baliabide eraginkorrak dira, asko erabiltzen baitira.

Koadernoak haurrentzat badira, plastikozko kiribilak erabiltzea da gomendagarria, istripuak saihesteko.