Eskuarki, urteko egunen datak adierazten dira agenden orrietan, hilabeteka edo asteka ordenatuta, eta oharrak eta datu pertsonalak idazteko tokia izaten dute.
Gainera, beste mota bateko informazio-orriak ere izan ditzakete, agenda-motaren arabera eta nork erabili behar duen kontuan hartuta. Informazioa, kasuaren arabera, askotarikoa izan daiteke. Hona hemen adibide batzuk: tokiko santuen izendegia, errepide-mapak, helbideak eta telefono erabilgarriak, neurriak bihurtzeko taulak eta ilargialdiak.
Agenden iraupen erabilgarria urtebetekoa izaten da, baina eskola- edo kirol-egutegi jakin batera ere egokitu daiteke.
Agendak eskolakoak badira —haurrentzat eginak— plastikozko kiribilak erabiltzea da gomendagarria, istripuak saihesteko.