Inprimaketa digitala

Inprimaketa digitaleko zerbitzua eskaintzen dugu era guztietako produktuetarako. Tirada laburretarako egokia, ezin hobea da gainerako inprimatze-sistemen osagarri gisa, kalitatea ona delako, eta unitateko prezioa txikia.

INPRIMAKETA DIGITALA

Fitxategi digitalak zuzenean paperean inprimatzeko prozesua da.
Bolumen txikiko / tirada laburreko eta entrega-denbora oso laburreko inprimatze-proiektuetarako aproposa da.

Alde onak:

  • Tirada laburretan, offset inprimaketa tradizionala baino merkeagoa da. Inprimatze-gastua benetako komunikazio-beharretara egokitzeko aukera ematen du.
  • Diseinuak maizago berritzeko aukera ematen du, bai eta, hortaz, beti material inprimatu eguneratua izateko ere.
  • Inprimatze-kalitate handia (offset inprimaketaren oso antzekoa).
  • Askotariko inprimaketa-euskarriak (ohiko offset papera, paper birziklatuak, iztukatuak, etab.).
  • Akabera bereziak inprimatzea (tinta fluoreszenteak, metalikoak, urre-kolorekoak, erliebeak, bernizak, etab.).
  • Produkzio-denbora laburragoak. Fitxategia zuzenean inprimatzen da inprimatze-makina digitalean.
  • Dokumentuak batera pertsonalizatzeko aukera ematen du (datu aldakorra). Oso erabilgarria da marketin-kanpainetan, mailing-bidalketak egiteko segmentazio-estrategietan. Egungo merkatuan, beharrezkoa da publizitate-xedea gero eta gehiago zehaztea, kanpainak ahalik eta errentagarrienak izan daitezen; beraz, horrelakoetan, kostuak txikitzea interesatzen zaigu. Inprimaketa digitala kontuan hartu beharreko prozesua da, malgua delako eta tirada laburretan kostu txikia duelako.