Gutun-azalak / Poltsak

Gutun-azalak paperezko edo beste material bateko bilgarriak dira, eta, normalean, barruan zenbait elementu sartzeko erabiltzen da, hala nola txartelak, gutun-orriak, liburuxkak edo beste edozein dokumentu, eskura emateko edo postaz bidaltzeko (mailing).

Postaz bidaltzeko, gutun-azala berariaz diseina daiteke, dagokion frankeoa, aurrealdean hartzailea eta atzealdean bidaltzailea izan ditzan.

Definizioa

Gutun-azalak zenbait modutan diseina daitezke: leihorik gabe eta leihoarekin (eskuinean edo ezkerrean).
Erabiltzen den itxitura-sistemaren arabera, gutun-azal hauek bereiz ditzakegu:

  • Itsasgarririk gabe.
  • Itxitura hezegarriarekin edo gomaztatze arruntarekin.
  • Silikonazko zerrenda duen itxiturarekin.

Gutun-azal batzuek erraz irekitzeko sistema bat dute: azal-hegalean zulo-lerro bat, tiratzean erraz irekitzen dena.

Gutun-azal handiek alde labur batean dute itxitura; horiei poltsa esaten zaie. Hau da, gutun-azalak alde luzeetako batetik irekitzen dira, eta poltsak, berriz alde laburretako batetik.

Azal-hegalen arabera, honako sailkapen hau egin dezakegu:

  • Gutun-azal klasikoa: triangelu-formako azal-hegalak dituena.
  • Konstancia gutun-azala: azal-hegal zuzena, azal-hegal trapezoidala edo azal-hegal biribildua.
Formatua

Hauek dira gutun-azaletan gehien erabiltzen diren neurriak:

  • Gutun-azal amerikarra (110x220 mm eta 115x225 mm)
  • Gutun-azal komertziala (120x176 mm)
  • C4 (324x229 mm)
  • C5 (229x162 mm)
  • C6 (114x162 mm)
  • B4 (353x250 mm)
  • B5 (250x176 mm)
  • B6 (176x125 mm)
  • Gutun-azal karratua (165x165 mm, 175x175 mm eta 220x220 mm)
  • Gutun-azal luzea (260x360 mm)

Eta, jakina, gutun-azalak eta poltsak neurrira edo tamaina berezietan egin daitezke, ohikoez bestelako formatuetan, alegia.

Inprimaketa

Gutun-azalen makina automatikoek inprimaketa flexografikoa erabiltzen dute inprimatzeko. Hala ere, offset inprimaketaren kalitatea hobea da, eta aurretik eginda dauden gutun-azaletalarako erabiltzen da, baina, batez ere, gutun-azala egin aurretik, gutun-azala orri batetik edo bobina batetik egiten dela ere.

Hain ohikoak ez diren beste inprimatze-prozedura batzuk ere badaude: tipografia, serigrafia, termograbaketa, lehorreko estanpazioa…

Jakina, gutun-azalak eta poltsak kanpoaldetik inprimatzen dira, eta hainbat modutan egin daiteke inprimaketa:

  • koloretan (kuatrikomia)
  • beltzez
  • bi koloretan
  • Pantone koloretan
  • aurreko guztiak konbinatuta

Gutun-azalak barrualdetik ere inprima daitezke, betiere, egin aurretik, honetarako: paperari opakutasuna emateko, edo edukiaren konfidentzialtasuna gordetzeko eta hari nortasuna emateko.

Euskarria

Gutun-azal eta poltsa estandarrak egiteko materialik arruntena offset zuria da (90 eta 150 gramo bitartekoa).

Alabaina, beste material batzuk ere erabil daitezke; izan ere, printzipioz, 150 gramotik beherako gramajeko edozein paper-mota da gutun-azalak egiteko baliagarria. Esaterako: paper metalizatuak, berjuratuak eta iztukatuak.

Dena den, badaude beste material berezi batzuk erabiliz egiten diren gutun-azal bereziak. Hona hemen material horietako batzuk:

  • Kraft papera.
  • Sintetikoa.
  • Barrukoa babesteko aire-burbuilazko bigungarria duten poltsak.
  • Paper plastifikatua.
  • Poltsa hauspodunak, lodiera handitzeko alboetan izurrak dituena.
  • Gutun-azal eta poltsa indartuak, hausturetatik babesteko paperaren barruan oso hari gogorrak dituztenak.
Aholkuak

Gutun-azalak eta poltsak oso bitarteko erabilgarriak eta praktikoak dira, barruan fakturak, jakinarazpenak edo nahi den beste edozein dokumentu bidaltzeko.
Enpresaren paper-gauzen artean, kolore korporatiboak dituzten gutun-azalak edo poltsak funtsezkoak dira enpresak bezeroen aurrean duen irudiari begira.

Bestalde, gutun-azalen eta poltsen erabilerarik handienetako bat dokumentuen zuzeneko bidalketa masiboa da; mailing ere deitzen zaio.

Zuzeneko posta zuzena edo mailinga ondasun edo zerbitzu baten kontsumitzaile potentzialekin harremanetan jartzeko sistema azkarra, merkea eta zuzenekoa da. Kanpaina batean inpaktu ona lortzeko, gako nagusia da bidalketa pertsonalizatzeko erabiliko dugun datu-basea eguneratuta izatea.
Zenbateko bidalketa egin behar den, elementuak eskuz sar ditzakegu gutun-azaletan, edo makina espezializatuak erabili beharko ditugu gutun-azalak prestatzeko, helbideratzeko eta automatikoki pertsonalizatzeko.
Mailing bakoitzean, gutun-azal edo poltsa egokiak aukeratu behar dira, bidali nahi diren elementuen tamainaren arabera.
Garrantzitsua da gutun-azalean hasierako mezu erakargarria eta iradokitzailea ipintzea, hartzaileak zuzenean paperontzira bota ez dezan. Horretarako, gomendatzen dugu kolore erakargarrietan inprimatzea, jakin-mina pizten duen eta irekitzera gonbidatzen duen mezu bat erakustea, eta, ahal dela, ehundura edo forma bereziko gutun-azalak erabiltzea.