Gutunak

Gutun-orriak enpresaren edo erakundearen izena, logotipoa edo beste diseinuren bat inprimatuta dituzten dokumentuak dira. Datu horiez gain, harremanetarako datuak ere izaten ditu batzuetan. Eskuarki, hori guztia orriaren idazpuruan sartzen da.

Idazpuruaz gain, diseinuak orri osoa edo zati bat har dezake (ertzak, atzealdea…).

 

Definizioa

Gutun-orrien bidez, zure enpresaren edo erakundearen dokumentuak pertsonalizatzen dira, haren datuak jarriz, aurkezpen gisa erabil ditzazun.

Hortaz, hainbat dokumentu (aurrekontuak, fakturak, kontratuak, etab.) eman daitezke gutun-orria erabiliz.

Batzuetan, bi gutun-orri diseinatzen dira. Lehen gutun-orri bat (1.a), osoagoa, logotipoa eta datu nagusiak dituena. Eta bigarren gutun-orria (2.a), zertxobait sinplifikatua, logotipoa txikiago baina irakurterrazago dakarrena. Bigarren gutun-orria dokumentuen barneko orrietan erabiltzen da, diseinua sinplifikatzeko eta edukiak errazago irakur daitezen laguntzeko.

Formatua

Gutun-orriek formatu asko izan ditzaketen arren, A4 da formaturik ohikoena; izan ere, formatu horretako orriak berriro erabil daitezke erabiltzaileen inprimagailuetan, eta gutun-azal estandarretan ere sar daitezke.

Inprimaketa

Oro har, gutun-orriak alde batetik inprimatzen dira, modu hauetako bat erabiliz:

  • koloretan (kuatrikomia)
  • beltzez
  • bi koloretan
  • Pantone koloretan
  • aurreko guztiak konbinatuta

Zenbait enpresak eta erakundek irudi korporatiboari buruzko eskuliburua dute, paperezko dokumentuak (kasu honetan, gutunak) inprimatzean erabili beharreko kolore zehatzak (gehienetan, Pantone koloreak) adierazten dituena.

Euskarria

Gutun-orriak inprimatzean, offset paperak, paper birziklatuak edo antzeko paper-motak dira euskarririk erabilienak; izan ere, paper porotsuak erabili behar dira, aukera ematen baitute bulegoko inprimagailuetan berriz inprimatzeko edo haietan eskuz idazteko.

Gutun-orrietan erabili beharreko gramajeak 80 eta 120 gramo bitartekoak izaten dira.

Aholkuak

Gomendagarria izan daiteke gutun-orrien diseinua osatzea, bestelako informazio erabilgarriak erakusteko, hala nola:

  • Salmenta-baldintzak.
  • Banatzaile- edo ordezkari-sarea.
  • Araudiak, indarrean dauden legeak (ingurumenari buruzkoak, datuak babestekoak, etab.).
  • Produktuak eta/edo zerbitzuak erabiltzeko aholkuak.
  • Enpresaren edo erakundearen zerga-datuak (IFK, helbidea…).