Eskuorrien formatua aukeratzeko, beharrezkoa da zabaldu nahi ditugun edukien eta mezuaren kopurua eta tamaina kontuan hartzea, eta horretan oinarrituta formatu egokia aukeratzea.
Formatu handiegia erabiltzen badugu, produktuaren kostua handitu egingo da (batez ere kopuru handietan).
Formatu txikiegia erabiliz gero, ordea, gure mezua ez da irakurterraza izango, eta, beraz, indarra galduko du.
Bezeroei eskuorriak posta arruntez (mailing) helarazi nahi bazaizkie, bereziki garrantzitsua da gramaje egokia erabiltzea; izan ere, gehiegizkoa aukeratzen badugu, eskuorriek pisu handiegia izango dute, eta postako bidalketa askoz garestiagoa izango da, tarifikazio handiagoko pisu-tarte batean egongo baita. Horrelako kanpaina bat egin aurretik, behar bezala aztertu behar da postaz bidaltzen diren elementu guztien pisua, inolako beharrik gabe gehiegizko pisua izan ez dezaten.