Paper-zorroak

Paper-zorroak, funtsean, gure dokumentuak eramateko euskarriak dira.

Lehen inpresioak garrantzitsuak diren merkatu batean, gure dokumentuak paper-zorro pertsonalizatu batean aurkezteak gure marka-irudia hobetzen laguntzen du bezeroei begira, seriotasuna, formalitatea eta profesionaltasuna transmititzen baititu horrek.

Paper-zorroaren helburua dokumentuak (aurrekontuak, proposamenak, katalogoak, liburuxkak…) eduki, babestu eta garraiatzea da.

Formatua

Hainbat formatu erabil daitezke paper-zorroak egiteko. Zehaztu egin behar da zer dokumentu-mota izango dituen, eta, horretan oinarrituta, dokumentu horiek eduki ditzakeen paper-zorroa egin.

Beraz, A4ko, A5eko edo beste formatu bateko dokumentuak eduki ditzaketen paper-zorroak egin ditzakegu. Horretarako, paper-zorroak formatu handiagoa izan beharko du beti, haren barruan dokumentuak sartzeko behar adinako marjina izan dezan.

Paper-zorro estandarrak egiteko hainbat trokel ditugu ORVYn, A4 eta A5 formatuetako dokumentuak gordetzeko.
Askotariko trokel-lerroak ditugu, edozein diseinu aplikatzeko eta paper-zorroa guk nahi bezala pertsonalizatzeko.

Horrez gain, estandarrak ez diren paper-zorroak behar izanez gero, neurrira egin dezakegu trokela, bezeroentzat erakargarriak izan diren paper-zorro originalak eta desberdinak lortzeko.

Inprimaketa

Paper-zorroak alde batetik edo bietatik inprima daitezke, nahi diren edukien eta diseinuaren arabera, eta hainbat aukera dago horretarako:

  • koloretan (kuatrikomia)
  • beltzez
  • bi koloretan
  • Pantone koloretan
  • aurreko guztiak konbinatuta

Zenbaitetan, Pantone koloreak edo tinta bereziak erabiltzen dira, kolore-sorta zabaltzeko, kolore deigarrien bidez arreta emateko, edo, besterik gabe, enpresa edo erakundearen kolore korporatiboak izateko.

Gainera, akabera-teknikak ere erabil ditzakegu; esate baterako: estanpazioa, UVI berniz selektiboa, drip off berniza, plastifikatua/laminatua eta lehorreko hatza, besteak beste, paper-zorroei aparteko balio erantsia emateko.

Teknika horiek diseinu on batekin konbinatuz gero, askoz paper-zorro erakargarriagoak sor ditzakegu, eta marka-irudi ona transmititzea lortuko dugu.

Euskarria

Paper iztukatuak dira paper-zorroak inprimatzeko euskarririk erabiliena.
Dena den, offset paperaz, kartoi mehez eta paper birziklatuez ere egiten dira produktu horiek. Paper horiek zenbait abantaila dituzte, baina honako hau da nagusietako bat: behar izanez gero, eskuz idatz daiteke paper-zorroetan.

Oso ohikoa da paper bereziak erabiltzea, paper-zorroen ukitu ona eta originaltasuna nabarmentzeko. Espezialitate ugari ditugu eskura, gure bezeroen harridura sortzeko.

Gramaje handia erabiltzea komeni da, normalean 300 eta 400 gramo bitartekoa, dokumentuak babesteko behar zurrunak izan daitezen paper-zorroak. Hala ere, gramaje ertainak guztiz baliagarriak dira, betiere, ez bazaigu axola zurruntasun-apur bat galtzea.

Oso gomendagarria da paper-zorroak plastifikatzea, babes-maila handiagoa delako; hau da, atzealde iluneko diseinuetan urradurarik eta marradurarik gerta ez dadin, eta denborak aurrera egin ahala paper-zorroak honda ez daitezen. Gainera, paper-zorroek ukitu atseginagoa izaten dute.

Paper-zorro motak

Paper-zorro mota asko badaude ere, honako hauek dira, tipologiaren eta funtzionaltasunaren arabera, gehien erabiltzen diren estiloetako batzuk:

  • Paper-zorro sinpleak edo azpikarpetak: Ez dute hegalik, eta, beraz, ez dute trokelik behar. Erditik tolestutako diptikoak dira. Tolesteko, arraildura-lerro bat dute erdian.
  • Hegal itsatsia duten paper-zorroak: Hegal bat du atzeko azalean itsatsita, poltsa baten modura.
  • Paper-zorro automuntagarriak: bi hegal dituzte atzeko azalean, bat alboan eta bestea behealdean. Paper-zorro trokelatua.
  • Azazkaletarakoak dituzten karpetak: bi azazkaletarako edo zirkuluerdi trokelatu dituzte bizkarrean, paper-zorroko dokumentuak grapatzeko balio dutenak.
  • Neurrira egindako paper-zorroak: Bestelako paper-zorroak egin ditzakegu, dagokien trokela sortuta; hots, aldi berean forma originalak dituzten eta praktikoak diren paper-zorroak egin ditzakegu.

Paper-zorroek bizkarra izan dezakete, edo ez. Hori, neurri handi batean, barruan sartu nahi dugun orri-kopuruaren mende egongo da. 100 orri edukitzeko pentsatutako paper-zorroek eta 5 edo 6 orri izan behar dituztenek ez dute bizkar bera izango.