Tiketak

Tiket hitzak hainbat adiera ditu. Produktu edo zerbitzu bat ordaindu izanaren frogagiria izan daiteke, edo garraiobide jakin bat erabiltzeko aukera ematen duen agiria, edo ekitaldi edo ikuskizun baterako sarrera.

Eskuarki, ordainagiri gisa erabiltzen diren tiketak saltokietako kutxa erregistratzaileek edo salmenta-puntuko terminalek ematen dituzte.

Atal honetan, garraiobideen tiketak eta ekitaldietara edo ikuskizunetara sartzeko tiketak izango ditugu hizpide.

Formatua

Beste produktu batzuetan ez bezala, ez dago tiketak inprimatzeko tamaina estandarrik. Hala ere, gehienetan, tamaina txikiagoetan inprimatzen dira, praktikoagoa delako. Zenbait neurri hartu behar dira erreferentzia gisa: 210x98 mm, 210x74 mm, 180x60 mm...
Oro har, erabili beharreko formatuak tiketa erraz gordetzeko modukoa izan behar du, eta, erabiltzeko unean, garraiobidean edo ekitaldian, erraz egiaztatzeko modukoa.

Dena den, ez da diseinu finkorik erabili behar, eta tiketak ez du zertan estandar jakin batera egokitu. Hori bai, logikaz diseinatu behar da.

Inprimaketa

Tiketak alde batean edo bietan inprima daitezke, eta aukera hauetako bat erabil daiteke:

  • koloretan (kuatrikomia)
  • beltzez
  • bi koloretan
  • Pantone koloretan
  • aurreko guztiak konbinatuta

Tiketen diseinua horizontala edo bertikala izan daiteke, mugarik gabe.
Gainera, ohiko samarra da barra-kodeak edo QR kodeak erabiltzea, tiketeko datuak errazago irakurtzen laguntzeko. Kodeak irakurtzeko pistolak erabiliz irakurtzen dira datu horiek.
Eskuarki, barra-kode horiek dagokien zerbitzuari, produktuari edo ekitaldiari buruzko beharrezko informazioa ekartzen dute.

Tiketan, sarreran behar diren informazio-elementu guztiak kodetu ditzakegu: eserlekua, harmaila, mota, data, kategoria, etab.

Euskarria

Askotarikoak dira tiketak inprimatzeko euskarri egokiak, baina gehien erabiltzen direnak paper iztukatuak, berjuratuak, offset papera eta kartoi meheak dira.

Paper bereziak erabiltzea ere beste aukera bat da, batik bat tiketak faltsutzea edo kopiak egitea ahalik eta gehien zailtze aldera.

Tiketetan erabili beharreko gramajeak 90 eta 350 gramo bitartekoak izaten dira, tiketari eman nahi diogun gogortasunaren arabera.

Segurtasuna

Normalean, tinta bereziak edo segurtasunekoak erabiltzen dira, tiketak markatzeko eta faltsutzeak saihesteko. Hainbat motatakoak dira tinta horiek:

  • Tinta termokromatikoa: tenperatura-aldaketekin erreakzionatzen du.
  • Tinta fotokromatikoa: argiarekin erreakzionatzen du (distira egiten du iluntasunean).
  • Tinta ikusezina: argi beltza edo ultramorea erabili behar da, ikusteko.
  • Tinta fluoreszentea: hainbat koloretan dago (berdea, horia…).
  • Inpaktu handiko bernizak eta tintak: kolore anitzekoak, zilarreztatuak, urreztatuak…

Gainera, badaude beste segurtasun-teknika batzuk ere, segurtasuna areagotzeko eta faltsutzeak saihesteko. Hona hemen zenbait adibide:

  • Segurtasun-trokelak: neurrira egindako trokel bereziak, begi hutsez edo ukitzean erraz bereizten den forma edo seinale batez dokumentua “markatzeko”.
  • Hologramak: eranskailuak, teknika desberdinen bidez inprimatuak eta inprimatze-sistema konbentzionalekin nekez erreproduzi daitezkeenak.