Packaging

Packaginga, funtsean, produktu bat biltzen, babesten edo kontserbatzen duen ontzia edo bilgarria da.

Packagingak produktua barruan sartzeari edo babesteari lotutako guztia hartzen du barne, banatzeko, biltegiratzeko, saltzeko eta erabiltzeko. Laburbilduz, merkataritza-gaien bilgarriak, etiketak eta ontziak dira.

Marketinean, packaginga produktu bat aurkezteko modua da, nolabait.  Beraz, kontsumitzailearen arreta lortzea eta erabiltzailearekiko komunikazio-leiho bihurtzea hartu beharko lirateke helburutzat.

Packaging egokiak marka-balioa handitzen dio enpresari, eta aurkezpen egoki batek berebiziko garrantzia du, erabakigarria izan baitaiteke merkatuan arrakasta lortzeko edo porrot egiteko.

Merkatu izugarri lehiakor batean, packagingak are garrantzi handiagoa hartzen du; marketin-tresna funtsezkoenetakoa izango da, eta funtsezko elementua bezeroak produktu bat edo bestea aukeratzeko.

Formatua

Hainbat formatu eta neurri dituzte packaging-elementuek.

Zenbait kategoria bereiz ditzakegu, erabilgarritasunaren eta ontziratu beharreko produktuaren arabera:

  • Packaging estandarra (kaxak: estandarrak, obalatuak, automuntagarriak, leihodunak, mihidunak, sendogarridunak, irekiera irristagarridunak, zintzilikatzekoak, bonboi-kaxak, triangeluarrak, hexagonalak, zerrenda irristagarriak,...).
  • Bidalketetarako packaginga: bidaltzeko kaxak, kartoizko gutun-azalak, plastikozko gutun-azalak...
  • Elikagaietarako packaginga: elikagaietarako erretiluak eta kaxak...
  • Botilak eramatekoak: botilak eramateko kaxak, poltsak...
  • Itxiera magnetikoko kaxak: era guztietako kaxak, ezkutuko imanekin ixten direnak.
  • Artxibategiak: artxibategi pertsonalizatuak, erraz muntatzekoak.

Ideia batetik abiatuta, produktu baterako packagingik egokiena egin dezakegu, diseinua, erosotasuna, espazioa, babesa eta moldakortasuna kontuan hartuta.

Inprimaketa

Packaging-elementu bat, oro har, ageriko aurpegitik inprimatzen da, jarraian azaltzen diren moduetako edozeinetan:

  • koloretan (kuatrikomia)
  • beltzez
  • bi koloretan
  • Pantone koloreetan
  • horien guztien konbinazio batean

Oro har, sustatu beharreko produktuaren koloreekin edo enpresaren kolore korporatiboekin bat datozen koloreetan inprimatzen dira, dagozkion Pantone koloreak erabiliz.

Nahiko ohikoa da irudi deigarriak eta eslogan egokiren bat erabiltzea produktua sustatzeko. 

Euskarria

Hainbat forma eta materialetako backaging-elementuak daude. Besteak beste, papera, kartoi trinkotua, kartoi uhindua, beira, plastikoa, aluminioa, kortxoa eta zura erabiltzen dira.

Aukerako material ugari horien artean, batzuek besteek baino abantaila gehiago dituzte.
Packagingetan gehien erabiltzen diren lehengaietako bi papera eta kartoia dira. Material naturalak dira, birziklatzeko errazak, ingurumen-inpaktu txikia dute eta, gainera, gogorrak eta iraunkorrak dira.

Aholkuak

Hona hemen packaging-elementuak sortzeko gomendio batzuk:

  • Packagingaren diseinua aztertu, ebaluatu eta balioztatu: produktua ontziratzeko modurik egokiena aztertu eta haren forma geometrikoak berrikusi, kasuan kasuko produktua eta erabiltzeko eta aplikatzeko erraztasuna kontuan hartuta.
  • Produktuaren arabera material egokiak aukeratu: kalitate oneko materialak erabiltzeak kalitate oneko produktua dela erakusten du. Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat ingurumenaren errespetua da, kontsumitzaile askori ingurumena zaintzen laguntzea gustatzen baitzaie. Beraz, bilgarri trinkoak, biodegradagarriak eta birziklagarriak bilatzen dituzte.
  • Argazki eta ilustrazio egokiak: produktua ahalik eta zehatzen irudikatzea komeni da. Argazkiek eta ilustrazioek gure produktuarekiko dei-efektua lor dezakete.
  • Marka-irudia helarazi: Packagingak markarekiko leialtasuna eta konfiantza sortu behar ditu, elementu horietan oinarritzen baita harreman oro. Pertsonak zerbaitetara ohitzen badira, eroso sentitzen dira. Estilo grafiko egokiak eta mezu koherenteak markarekiko konfiantza sortzen die kontsumitzaileei.