Hainbat egutegi-mota daude, eta formatu eta neurri ugari mota bakoitzarentzat. Hauexek dira ohikoenak:
- Poltsikoko egutegiak: bisita-txartel baten antzekoak, baina zertxobait handiagoak. Ertz biribilduak izan ditzakete. Oro har, aurrealdean irudi bat egoten da, eta atzealdean egutegia.
- Mahai gaineko egutegiak: era askotakoak daude, hala nola xumeak, triangelu-formakoak, wire-o dutenak (hainbat xafla eta idulki bat), piramidalak,...
- Hormako egutegiak: Hainbat eratakoak izan daitezke (hegaldunak edo gabeak, wire-orekin koadernatuak,...).
- Egutegi grapadunak: horman ezartzeko. Grapatutako aldizkariak balira bezala egiten dira; ondoren, zulo bat egiten zaie zintzilikario gisa, horman esekitzeko.
- Asteko agenda-egutegiak: hainbat formatutakoak. Oro har, 52 orriko takoak izaten dira (aste bakoitzeko bat), eta horietako bakoitzean oharrak idazteko aukera egoten da, asteroko agenda bailitzan.
- Egutegi bereziak: forma bereziak dituzten egutegiak dira. Neurrira egindako trokelak erabiltzen dira, itxura originala eta dibertigarria emateko edo, besterik gabe, atentzioa erakarriko duen beste zerbait eskaintzeko.