Inprimaketa xafla monokromatikoen bidez egiten da (xafla bat, inprimatu beharreko kolore bakoitzeko); adibidez, fotokromiaren kasuan, CMYK kolore-ereduaren arabera (ziana, magenta, horia eta beltza). Alegia, kuatrikromian.
Gainera, beste kolore bat hartu behar da kontuan, bosgarrena: paperaren zuria.
Kolore horiek erabiliz, ia beste edozein kolore lor daiteke, honako hauek izan ezik: metalikoak (urre- eta zilar-koloreak), fosforeszenteak edo CMYK eredutik kanpokoak. Koloreak aplikatzeko, beste xafla bat erabil daiteke, eta nahi den koloreari (PANTONE) dagokion tinta lauaren kantitate bat.
Alde onak:
- Inprimatze-kalitate handia, beste inprimatze-sistema batzuena baino argiagoa eta zehatzagoa.
- Zelulosa-euskarri askotan inprimatzeko aukera.
- Xaflak azkar eta erraz egiten dira.
- Xaflen iraupen luzea.
- Inprimatze-abiadura handiak.
- Tirada handietan, unitateko prezioa beste edozein sistematan baino askoz txikiagoa da.